Iritsi da aurkezpenaren eguna eta gure unitate didaktikoa aurkeztu dugu.
Lehenik eta behin, hasiera bat eman diogu gure gaia nondik nora doan azalduz eta hori zergatik aukeratu dugun arrazoituz. Gainera, hasiera horretan, arazoa eta helburuak zein diren azaltzeaz gain, eskolako testuingurua zein den eta zein metodologia erabiliko dugun ere ipini dugu.
Arazoa Donostian kokatu dugu, hiri hezitzaileengandik mezu arduratsu bat jaso dugulako: haurrak elikadura ez osasungarri bat izateaz gain, zaborra lurrera botatzen dute.
Eskola testuinguru anitz batean bizi dira ikasleak eta aukera ezin hobea iruditzen zaigu elikadura mota ezberdinak ezagutzeko.
Metodologiaren aldetik, ludikoki eta lehia sustatu gabe ikastea bultzatu nahi izan dugu.
Bestalde, curriculumetik hartutako konpetentziak nahiz helburu didaktikoak ezarri ditugu, 6.mailako ikasleek lortu behar dituztenak. Konpetentziei dagokienez, zientziarako konpetentzian eta konpetentzia sozial eta zibikoan zentratu gara. Batzuk zeharkakoak dira eta beraz, ikasgai guztietan inplizituki lantzen dira. Beste konpetentzia batzuk disziplina bakoitzari egokitzen zaizkio eta irakasgai bakoitzeko helburuak markatzen laguntzen dute.
Helburu didaktikoen atalean azaltzen dugun bezala, Naturaren Zientzien arloa lagungarria da pentsamendu zientifikoaren garapenerako, eta haren ardatz nagusia behaketa eta esperimentazioa izanik, hainbat helburu planteatzen dira eta guk prestatu ditugun jardueren bidez horietako batzuk landuko ditugu; etapako helburuak, 2.zikloko eduki komunak eta arlo honetako edukiak.
Ondoren, jardueren atala dugu, guztira sei dira. Lehenik eta behin kahoota jarduera guztiak egin baino lehen egingo dute ikasleek haien aurre ezagutzak zein diren ikusteko eta baita amaieran ere ea jarduera guztiak egin ondoren zerbait ikasi duten eta lagungarriak izan diren egiaztatzeko.
Ondoren, dekalogo bat ere prestatu dugu elikadura osasuntsuaren inguruan eta hutsune batzuk ipini dizkiogu ikasleek bete ahal izateko. Jarduera hau Educaplay web gunean editatu dugu.
Hurrengoa bideoa izango da. Bertan elikagaien piramideari buruz hitz egiten dugu eta galdera batzuk sartu nahi izan genizkion, baina arazoak ematen zizkigunez, galdera horiek bideotik kanpo ezartzea erabaki dugu, ikasleek haien artean eztabaidatu ditzaten. Eztabaidari ere garrantzi handia ematen baitiogu.
Bideoa ikusi eta azalpenak ulertu ondoren, Educaplayen beste jarduera bat editatu dugu, kruzigrama bat. Bertan zenbait irudi azalduko zaizkie eta piramidearen zein multzotakoak diren asmatu beharko dute, multzo horren izena kruzigramari dagokion hutsune batean ipiniz.
Taldekide batek programatutako jardueran, hainbat zakar dauzkate eta zein koloretako zaborrontzira bota erabaki beharko dute.
Azkenik, beste herrialde batzuetan beste modu batera antolatzen dute kontsumoaren eta kutsaduraren arazoa eta beraz, ekintza desberdinak planteatuko zaizkie eta ekintza horiek zein herrialdetan egiten dituzten asmatu. Azken jarduera hau ere Educaplayen editatuz egin dugu.
Amaitzeko, ebaluazioa daukagu. Bertan hainbat irizpide ipini ditugu eta irakasle bezala joango gara egunez egun ea betetzen diren edo ez ikusten. Hala ere, ez gara nota bat jartzean zentratuko, norberak hasieratik izan duen garapena ikusiko dugu. Gainera, gure asmoa ikasleak kontzientziatzea da. Azken finean, gaizki jaten edo zaborra botatzen jarraitu nahi badute, jarrai dezatela, baina seguru haien kontzientzia ez dela lasai egongo!
Azalpenak alde batera utzita, hona hemen gure Wen Gunea:
https://6aleireusandizaga.wixsite.com/ingurune