2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

10. PRAKTIKA ONA DISEINATZEN II

Bigarren saio honetan, aurreko saioan ateratako ideietatik abiatuz, jarduerak prestatzen eta unitate didaktikoa garatzen hasi gara word dokumentu batean. Horretarako, lana banatu dugu.
Taldekide bat unitate didaktikoa garatzeaz arduratu da eta gainerakoek jarduerei ekin diegu. Jarduera bat birziklapenaren ingurukoa izan da eta taldekide batek programatu du. Bestetik, bideo bat prestatu nahiko genuke eta bideoan bertan zenbait galdera sartu. Bideoan elikadura piramidearen inguruan hitz egingo dugula pentsatu dugu eta azalpenak prestatzen aritu gara. Azkenik, beste taldekide bat Kahoota prestatzen aritu da. Gure asmoa, Kahoota ikasleek bai hasieran eta bai bukaeran egitea izango da. Hasieran, haien aurre ezagutzak zein diren jakiteko eta irakasleak ikusi dezan non sakondu behar duen gehiago. Amaieran, ikusiko dugulako ea zerbait ikasi duten eta baliagarria izan den gainontzeko guztia.

Aipatu beharrekoa da, ez dela erraza izaten ari, unitate didaktiko bat egiten badakigun arren, zail samarra da teknologien bidez egitea, web gune bat sortuz. Hala ere, konfiantza dut taldekideengan eta niregan, beraz, lanean jarraituko dugu eta seguru nago lan txukun bat aterako dela!

9. PRAKTIKA ONA DISEINATZEN I

Iepa!

Praktikalditik bueltan gara jada eta lan berri bati ekin diogu.
Klaseko lehenengo zatian bi eredu pedagogikotaz hitz egiten aritu gara. Batetik, irakasleei ikasgeletan teknologia berria sartzen laguntzeko metodoaz, SAMR hain zuzen eta bestetik TPACK eredua. Aipatutako lehen eredua indartzen duen baliabide bat BLOOMen taxonomia dela ere ikusi dugu, azken hau sailkapen bat delarik. TPACK ereduan helburua ikastea izanik, motibazioa areagotzeko hiru eduki planteatzen ditu; edukien jakintza (zer), jakintza pedagogikoa (Nola irakatsi hori?) eta jakintza teknologikoa (Zein dira bitarteko egokiak eta irismena?). Gainera, hiruak erlazionatu egiten dira haien artean.

Bestalde, praktika onak izeneko lanean pentsatzen aritu gara. Praktika ona, eskola prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabilitako iniziatiba edo plangintza da. Lan honen bidez, arazo bati erantzuna ematen laguntzeko unitate didaktiko bat gauzatu behar dugu 6.mailako ikasleei zuzendua eta ondoren web gune bat sortu. Beraz, arazoa, helburuak, metodologia, ebaluazio irizpideak... ezarri behar ditugula hitz egin dugu.

Egia esan, hasiera batean nahiko galduta ikusi dugu geure burua ez genuelako argi nondik jo. Gainera, denbora gutxi geneukala pentsatzeak urduritasuna sortu digu. Hala ere, natur zientziak  edo ingurunea aukeratzea eta horren barruan bizi ohitura osasuntsuez aritzea pentsatu dugu (elikadura, kontsumoa, birziklapena...), haur askorenak ez baitira egokiak. Beraz, ideiak hartzen ibili gara klase honetan.