Iepa!
Praktikalditik bueltan gara jada eta lan berri bati ekin diogu.
Klaseko lehenengo zatian bi eredu pedagogikotaz hitz egiten aritu gara. Batetik, irakasleei ikasgeletan teknologia berria sartzen laguntzeko metodoaz, SAMR hain zuzen eta bestetik TPACK eredua. Aipatutako lehen eredua indartzen duen baliabide bat BLOOMen taxonomia dela ere ikusi dugu, azken hau sailkapen bat delarik. TPACK ereduan helburua ikastea izanik, motibazioa areagotzeko hiru eduki planteatzen ditu; edukien jakintza (zer), jakintza pedagogikoa (Nola irakatsi hori?) eta jakintza teknologikoa (Zein dira bitarteko egokiak eta irismena?). Gainera, hiruak erlazionatu egiten dira haien artean.
Bestalde, praktika onak izeneko lanean pentsatzen aritu gara. Praktika ona, eskola prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabilitako iniziatiba edo plangintza da. Lan honen bidez, arazo bati erantzuna ematen laguntzeko unitate didaktiko bat gauzatu behar dugu 6.mailako ikasleei zuzendua eta ondoren web gune bat sortu. Beraz, arazoa, helburuak, metodologia, ebaluazio irizpideak... ezarri behar ditugula hitz egin dugu.
Egia esan, hasiera batean nahiko galduta ikusi dugu geure burua ez genuelako argi nondik jo. Gainera, denbora gutxi geneukala pentsatzeak urduritasuna sortu digu. Hala ere, natur zientziak edo ingurunea aukeratzea eta horren barruan bizi ohitura osasuntsuez aritzea pentsatu dugu (elikadura, kontsumoa, birziklapena...), haur askorenak ez baitira egokiak. Beraz, ideiak hartzen ibili gara klase honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina