Azkeneko klasean, ikteek guregan duten eraginei buruzko zenbait bidio eta
irratsaio entzun ditugu eta ondoren galdetegi bat erantzun behar izan dugu,
gure iritzia jasotzen duelarik gai honen inguruan. Hona hemen galderak eta
erantzunak:
- ZUEN
ARGAZKIAK IGOTZEN AL DITUZU SARERA? ZERGATIK?
Txikiagoa nintzenean igotzen nituen, baina gaur egun ez. Ez zaidalako
gustatzen jendeak nire bizitzaz jakitea, soilik nire ingurukoek eta haiek
ezagutzen naute inongo argazkirik igo beharrik gabe.
- ZUEN GURASOEK IGO AL DITUZTE EDO IGOTZEN AL DITUZTE ZUEN ARGAZKIRIK SAREAN ZUEN BAIMENIK GABE?
Nire gurasoetatik aitak bakarrik dauka sare sozialen bat baina ez du gure
argazkirik igotzen, soilik bereak.
- EZAGUTZEN
AL DITUZU DAKARTZAN ARAZOAK?
Ciberbullinga badagoela badakit, zure argazkiak edozeinek erabili ditzakeela,
baita adikzioak sor ditzakeela ere. Hala ere, kontziente naiz beste
izugarri ekar ditzakeela.
- ZUK
ZEIN ADINEKIN IZAN ZENUEN ZUEN LEHEN MUGIKORRA EDO/ETA SMARTPHONA? NORK
EROSI ZIZUN? ESKATU AL ZENUEN?
Erabiltzen nuen lehen mugikorra amarena zen, ez dut ondo gogoratzen ze
adinetan izan zen baina 12 urte izango nituen gutxi gora behera. Hala ere, ez
zen smarthphona, tekla ugari zituen eta ez nuen sarera sartzeko aukerarik.
Ez nuen eskatu, baina bizia herri batean egiten dut (bertan ikasi, lagunak,
familia…) eta beste batean bizi naiz, beraz, gurasoekin kontaktuan egon
beharrak bultzatu zien gurasoei mugikorra ematera.
Lehen smarthphona 13 bat
urterekin erosi zidaten eta nik eskatuta izan zen, garai haietan mugikor
taktilak ateratzen hasi zirelako eta whatsappa ere gero eta jende gehiago
erabiltzen hasi zelako pixkanaka.
- ZERTARAKO
ERABILI NAHI ZENUEN?
Gure garaian oraindik teknologia ez zegoen hain aurreratua eta beste
baliabide batzuk erabiltzen genituen kontaktuan egoteko, etxeko telefonoa edo
aurrerago ordenagailuan zegoen messenger programa. Hala ere, ama edo aitari
deitzeko soilik erabiltzen nuen nire lehenengo sakelekoa.
- USTE AL DUZU EGOKIA IZAN DELA ETA ONURAK IZAN DITUELA ZURE BIZITZAN? ZERGATIK?
Puntu bat arte egokia da, lagunekin geratu edota familiarekin errazago hitz
egiteko aukera eman didalako, baina egia da kontrol gehiegi sorrarazten duela
eta gabe egoteak ezinegon apur bat ere sortu izan didala, adibidez noizbait
etxean ahaztu izan bazait. Gainera, ikasteko garaian ere, soinuren bat egiten
badu edo ondoan badaukat, begiratzeko gogoa sartzen zait eta horrek
deskontzentratu egiten nau.
- ZENBATERO
ERABILTZEN ETA BEGIRATZEN DUZU MUGIKORRA EGUNEAN?ZERGATIK?
Denbora luzez erabiltzen ez dudan arren, askotan begiratzen dut, 10 aldiz
baino gehiago. Whatsappa edukita, uneoro mezuren bat jasotzen dudalako,
interneten edozein gauza begiratu nahi izaten dudalako (korreoa, informazioren
bat…), ordua ere mugikorrean bertan begiratzen dudalako (jada ez dut erlojua
erabiltzen) eta musika ere bertatik entzuten dut normalean.
- ADIKZIO
KASURIK EZAGUTZEN AL DUZU ZURE INGURUAN?
Nire inguruan ez dut adikzio kasurik ezagutzen baina ingurukoek sare
sozialak gehiegi erabiltzen dituztela iruditzen zait, baita mugikorraz oso
pendiente daudela ere.
- ZURE
KASUAN, USTE AL DUZU MUGIKORRARI EDOTA INTERNETERI DEPENDENTZIA DIOZULA?
ZERGATIK?
Egia esan dependentzia apur bat badudala uste dut, gehiegi ez den arren.
Lehen esan bezala, gabe egoteak nolabaiteko ezinegona sorrarazten didalako eta
egunean askotan erabiltzen dudalako.
- GEHIEGIZKO
ESTIMULAZIORIK DUEN HAURRIK IKUSI AL DUZUE? ZEIN ADINEKIN? EGOERA
DESKRIBATU
Momentuz, ez dut horrelako kasurik ikusi.
- “TXUPETE
TEKNOLOGIKOAREN” ALDE EDO KONTRA ZAUDE? ARRAZOITU ERANTZUNA
Kontra nago eta gaur egun haur asko ikusten ditut haien gurasoen
mugikorrarekin jolasean edo marrazki bizidunen bat ikusten adibidez
trenean, hauek lasai lasai joan daitezen. Bestalde, egia da gero eta lehenago
hasi direla erabiltzen haurrak mugikorra, interneta edota sare sozialak eta
behin haurren bat hasten bada bere lagunak ere nahi izaten duela. Ez badu,
arraroa sentiaraziko du ez edukitze horrek, beraz, nire ustez guraso asko ia
behartuta daude haurrari teknologia hori eskaintzera.
- ZEIN
ONDORIO EKAR DITZAKEELA USTE DUZU?
Aurretik aipatu bezala, dependentzia, adikzioa, gabe egoteak sortzen duen
ezinegona, haurrak ez dira berdin sozializatuko eta ikasketetan ere eragin
nabarmena izan dezakeela uste dut.
- OINARRIZKO
HEZKUNTZAN (IKASTOLAN) TELEFONO MUGIKORRAK DEBEKATUKO ZENITUZKE? ZERGATIK?
Oraindik ez nuke jakingo zer erantzun. Aurrez aurre ikusi nahiko nuke gaur
egun egoera nolakoa den eta hortik aurrera erabaki bat hartuko nuke. Hala ere,
gehiago nago debekatzearen alde. Gainean eramatea agian utziko nuke, baina
eskolan egon bitartean itzalita eta gordeta edukitzea.
HAUSNARKETA:
- ESATEN
DENAREN INGURUAN ZER IRUDITZEN ZAIZU DEIGARRIENA? ZERGATIK?
Argi dago baliagarria
den arren arazo asko sortu dezakeela teknologien erabiltze masibo horrek, baina
gaur egun bizi garen gizartea informazioaren gizartea izanik eta egoera
ikusita, oso zaila izango dela erabilera hori erabat murriztea.
Txupete teknologikoarenak ere atentzioa deitu dit eta orain arte agian ez
nintzen oso kontziente horretaz baina pentsatzen jarrita, horrelako egoerak
ikusi ditudala konturatu naiz. Adibidez trenean asko ikusten ditut umeak
gurasoen mugikorrarekin jolasean edota zerbait ikusten guztiz entretenituta eta
zintzo egiten direlarik
- ADOS AL
ZAUDETE ESATEN DENAREKIN? ZEIN ALDERDITAN ETA ZERGATIK?
Aurretik aipatu bezala, ados nago gehiegi erabiltzen ditugula sare sozialak
eta interneta eta haurrak gero eta lehenago hasten direla erabilera ematen,
baina aurreko erantzunean oinarrituta, zaila ikusten dut egoera aldatzea,
inguratzen gaituen gizartearen ezaugarrietako bat abiadura delako eta beraz,
gauza berri asko produzitzeko kapazitatea dagoelako oso denbora gutxian.
- ZUEK
ZEIN IRTENBIDE SORTU EDO ERABILIKO ZENITUZKETE SARE SOZIAL ZEIN
INTERNETEKIKO ADIKZIOA EKIDITEKO?
Adibide batzuk:
1. Interneten eta sare sozialetan ibiltzeko denbora murriztu.
2. Beste jarduera batzuk bilatu, horietatik pixka bat aldentzeko (kirola,
dantza, kantua…).
3. Beste gauza garrantzitsu batzuei lehentasuna eman eta horiek bukatu arte
ez erabili eta interneta erabiltzekotan jarduera horiek gauzatzeko erabiltzea
soilik (ikasketak edota lana).
4. Lagunekin irten eta horiekin egon bitartean ez erabili.
5. Sare sozialetarako
sarbidea adin txikikoei debekatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina