2018(e)ko abenduaren 22(a), larunbata

15. AGURRA

Dagoeneko gabonak badatoz eta amaitu dugu gure lana. 
Blog honetan utzi ditut lauhilabete honetan zehar egindako lan guztiak. Esan beharra daukat, oso gustora geratu naizela egindako lan gehienekin. 
Gainera, taldeka lan egin behar izan dugu eta taldekideen artean ondo ulertu gara, lan guztiak aurrera eramatea lortu dugu eta baita amaiera on bat ematea ere.
Ikasgai honen bidez ere, baliabide berri asko ezagutu ahal izan ditut aurretik ezagutzen ez nituenak; adibidez aurkezpenak egiteko baliabideak, Wix, Wixa egiteko jarduerak sortzeko Educaplay... 
Azken batean, ikusi dugu gizarte teknologizatu batean sartuta gaudela jada eta etorkizuneko irakasle bezala garrantzitsua da horren barruan nola jokatu jakin ahal izateko baliabideak ezagutzea.

Gabon ederrak pasa eta hurrengora arte!




2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

14. KONPETENTZIA DIGITALA LANTZEN II

Konpetentzia digitala gaiaz aritu ginenean, testu desberdinak landu genituen taldeka eta guri "Estrategias educativas para el desarrollo de la competencia digital" testua egokitu zitzaigun. Honen bidez, konpetentzia digitalaren garapenerako hezkuntza-estrategiak aztertu genituen. Gainera, informazio egokia edota garrantzitsuena aukeratu eta aurkezpen bat sortu genuen Prezi erabiliz ondoren gelan aurkeztu ahal izateko. Esan beharra dago, ez zela batere testu erraza ulertzeko, hiztegi tekniko ugari erabiltzen baitzuen gaztelaniaz, baina ahalik eta hobekien egiten saiatu ginen elkarren artean lagunduz.
Jarraian duzue gure aurkezpenaren esteka:

2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

13. BIDEO TUTORIALA (PLE)

Ba al dakizue zer den PLEa ? 

PLEa norberak bere ikasketa-prozesuaren kontrola hartu eta konpetentzia berriak barneratzeko lagungarri den baliabidez osaturiko sistema da, norberaren ikasketa-prozesuan arrakasta izateko giltza. 

Guk ikasgelan egin genuen bakoitzaren PLEa eta partekatu dudan bideo tutorialaren bidez zer den zehatzago azaltzeaz gain, nola egiten den ikusi ahal izango duzue.

Hona hemen bideoa ikusteko esteka:
https://drive.google.com/file/d/1s5AixACwRB8Rx9FYvvwg8qK9wvg0P28r/view?usp=sharing

Azpian, nik egindako PLEaren irudi bat ere uzten dizuet, symbalooren bidez egina.



12. PRAKTIKA ONAREN DISEINUA (WIX)


Iritsi da aurkezpenaren eguna eta gure unitate didaktikoa aurkeztu dugu.

Lehenik eta behin, hasiera bat eman diogu gure gaia nondik nora doan azalduz eta hori zergatik aukeratu dugun arrazoituz. Gainera, hasiera horretan, arazoa eta helburuak zein diren azaltzeaz gain, eskolako testuingurua zein den eta zein metodologia erabiliko dugun ere ipini dugu.
Arazoa Donostian kokatu dugu, hiri hezitzaileengandik mezu arduratsu bat jaso dugulako: haurrak elikadura ez osasungarri bat izateaz gain, zaborra lurrera botatzen dute.
Eskola testuinguru anitz batean bizi dira ikasleak eta aukera ezin hobea iruditzen zaigu elikadura mota ezberdinak ezagutzeko.
Metodologiaren aldetik, ludikoki eta lehia sustatu gabe ikastea bultzatu nahi izan dugu.

Bestalde, curriculumetik hartutako konpetentziak nahiz helburu didaktikoak ezarri ditugu, 6.mailako ikasleek lortu behar dituztenak. Konpetentziei dagokienez, zientziarako konpetentzian eta konpetentzia sozial eta zibikoan zentratu gara. Batzuk zeharkakoak dira eta beraz, ikasgai guztietan inplizituki lantzen dira. Beste konpetentzia batzuk disziplina bakoitzari egokitzen zaizkio eta irakasgai bakoitzeko helburuak markatzen laguntzen dute.

Helburu didaktikoen atalean azaltzen dugun bezala, Naturaren Zientzien arloa lagungarria da pentsamendu zientifikoaren garapenerako, eta haren ardatz nagusia behaketa eta esperimentazioa izanik, hainbat helburu planteatzen dira eta guk prestatu ditugun jardueren bidez horietako batzuk landuko ditugu; etapako helburuak, 2.zikloko eduki komunak eta arlo honetako edukiak.

Ondoren, jardueren atala dugu, guztira sei dira. Lehenik eta behin kahoota jarduera guztiak egin baino lehen egingo dute ikasleek haien aurre ezagutzak zein diren ikusteko eta baita amaieran ere ea jarduera guztiak egin ondoren zerbait ikasi duten eta lagungarriak izan diren egiaztatzeko.
Ondoren, dekalogo bat ere prestatu dugu elikadura osasuntsuaren inguruan eta hutsune batzuk ipini dizkiogu ikasleek bete ahal izateko. Jarduera hau Educaplay web gunean editatu dugu.
Hurrengoa bideoa izango da. Bertan elikagaien piramideari buruz hitz egiten dugu eta galdera batzuk sartu nahi izan genizkion, baina arazoak ematen zizkigunez, galdera horiek bideotik kanpo ezartzea erabaki dugu, ikasleek haien artean eztabaidatu ditzaten. Eztabaidari ere garrantzi handia ematen baitiogu.
Bideoa ikusi eta azalpenak ulertu ondoren, Educaplayen beste jarduera bat editatu dugu, kruzigrama bat. Bertan zenbait irudi azalduko zaizkie eta piramidearen zein multzotakoak diren asmatu beharko dute, multzo horren izena kruzigramari dagokion hutsune batean ipiniz.
Taldekide batek programatutako jardueran, hainbat zakar dauzkate eta zein koloretako zaborrontzira bota erabaki beharko dute.
Azkenik, beste herrialde batzuetan beste modu batera antolatzen dute kontsumoaren eta kutsaduraren arazoa eta beraz, ekintza desberdinak planteatuko zaizkie eta ekintza horiek zein herrialdetan egiten dituzten asmatu. Azken jarduera hau ere Educaplayen editatuz egin dugu.

Amaitzeko, ebaluazioa daukagu. Bertan hainbat irizpide ipini ditugu eta irakasle bezala joango gara egunez egun ea betetzen diren edo ez ikusten. Hala ere, ez gara nota bat jartzean zentratuko, norberak hasieratik izan duen garapena ikusiko dugu. Gainera, gure asmoa ikasleak kontzientziatzea da. Azken finean, gaizki jaten edo zaborra botatzen jarraitu nahi badute, jarrai dezatela, baina seguru haien kontzientzia ez dela lasai egongo!

Azalpenak alde batera utzita, hona hemen gure Wen Gunea:

https://6aleireusandizaga.wixsite.com/ingurune

11. PRAKTIKA ONA DISEINATZEN III

Gaur azkeneko saioa izan dugu gure lana amaitu ahal izateko. Unitate didaktikoa web gune baten bidez sortzea zenez lana, gaur bertan sortu eta editatu dugu web gune hori. Horretarako, wix erabili dugu, web orriak egiteko plantila ugari eskaintzen dituen baliabidea da hau. Bertako plantila erakargarri bat hartu dugu eta moldatu egin dugu gure gustuen arabera eta testuingurua kontuan hartuta.

Unitate didaktikoa prestatzerako garaian, haurren alikadura osasungarrian, kontsumo jasangarrian eta ingurunea zaintzearen garrantzian zentratu gara, beraz, "Planeta zaintzen, gu zaintzen" izan da web gunean izenburu gisa jarri duguna. Hortik abiatuz, gainerako atalak betetzen joan gara aurreko saioan word batean idatzitako ideietaz baliatuz.

Web gunea editatzen aritzeaz gain, jarduera gehiago ere prestatu ditugu oraindik zerbait falta zitzaigula iruditzen baitzitzaigun. 

Klasea amaitzean, oraindik web gunea betetzen amaitzea eta bideoaren jarduera egitea falta zaigu, baina etxean lan pixka bat gehiago egin eta osteguneko aurkezpena egiteko prest egongo da!



2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

10. PRAKTIKA ONA DISEINATZEN II

Bigarren saio honetan, aurreko saioan ateratako ideietatik abiatuz, jarduerak prestatzen eta unitate didaktikoa garatzen hasi gara word dokumentu batean. Horretarako, lana banatu dugu.
Taldekide bat unitate didaktikoa garatzeaz arduratu da eta gainerakoek jarduerei ekin diegu. Jarduera bat birziklapenaren ingurukoa izan da eta taldekide batek programatu du. Bestetik, bideo bat prestatu nahiko genuke eta bideoan bertan zenbait galdera sartu. Bideoan elikadura piramidearen inguruan hitz egingo dugula pentsatu dugu eta azalpenak prestatzen aritu gara. Azkenik, beste taldekide bat Kahoota prestatzen aritu da. Gure asmoa, Kahoota ikasleek bai hasieran eta bai bukaeran egitea izango da. Hasieran, haien aurre ezagutzak zein diren jakiteko eta irakasleak ikusi dezan non sakondu behar duen gehiago. Amaieran, ikusiko dugulako ea zerbait ikasi duten eta baliagarria izan den gainontzeko guztia.

Aipatu beharrekoa da, ez dela erraza izaten ari, unitate didaktiko bat egiten badakigun arren, zail samarra da teknologien bidez egitea, web gune bat sortuz. Hala ere, konfiantza dut taldekideengan eta niregan, beraz, lanean jarraituko dugu eta seguru nago lan txukun bat aterako dela!

9. PRAKTIKA ONA DISEINATZEN I

Iepa!

Praktikalditik bueltan gara jada eta lan berri bati ekin diogu.
Klaseko lehenengo zatian bi eredu pedagogikotaz hitz egiten aritu gara. Batetik, irakasleei ikasgeletan teknologia berria sartzen laguntzeko metodoaz, SAMR hain zuzen eta bestetik TPACK eredua. Aipatutako lehen eredua indartzen duen baliabide bat BLOOMen taxonomia dela ere ikusi dugu, azken hau sailkapen bat delarik. TPACK ereduan helburua ikastea izanik, motibazioa areagotzeko hiru eduki planteatzen ditu; edukien jakintza (zer), jakintza pedagogikoa (Nola irakatsi hori?) eta jakintza teknologikoa (Zein dira bitarteko egokiak eta irismena?). Gainera, hiruak erlazionatu egiten dira haien artean.

Bestalde, praktika onak izeneko lanean pentsatzen aritu gara. Praktika ona, eskola prozesuak eta ikasleen emaitzak hobetzeko erabilitako iniziatiba edo plangintza da. Lan honen bidez, arazo bati erantzuna ematen laguntzeko unitate didaktiko bat gauzatu behar dugu 6.mailako ikasleei zuzendua eta ondoren web gune bat sortu. Beraz, arazoa, helburuak, metodologia, ebaluazio irizpideak... ezarri behar ditugula hitz egin dugu.

Egia esan, hasiera batean nahiko galduta ikusi dugu geure burua ez genuelako argi nondik jo. Gainera, denbora gutxi geneukala pentsatzeak urduritasuna sortu digu. Hala ere, natur zientziak  edo ingurunea aukeratzea eta horren barruan bizi ohitura osasuntsuez aritzea pentsatu dugu (elikadura, kontsumoa, birziklapena...), haur askorenak ez baitira egokiak. Beraz, ideiak hartzen ibili gara klase honetan.


2018(e)ko urriaren 8(a), astelehena

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

7. KONPETENTZIAK LANTZEN IV (KASUEN ANALISIA)


Aurreko ariketan IKTen erabilerak ekarri ditzakeen ondorioak aztertu eta kasuak ipini ondoren, talde desberdinen kasu batzuk zein mota diren desberdindu dugu. Hona hemen kasuak:





2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

6. KONPETENTZIAK LANTZEN III (HAURRAK ETA SARE SOZIALAK)

Ikteen eraginekin jarraituz, bi testu irakurri ditugu "La iniciación del menor a la infracción 2.0" eta "Impacto de las tecnologías de la información y la comunicación" eta beste hiru galdera erantzun behar izan ditugu horren inguruan. Gainera, gertatzen diren hainbat fenomenoen adibide errealak ipini ditugu.

Hona hemen galderak eta erantzunak:
  • ZEINTZUK DIRA IKTEEK SOR DITZAKETEN ONURAK ETA ARRISKUAK? BAKOITZA AZALDU.
Ikt guztiek badituzte haien onurak eta arriskuak. Batetik, telebista dugu eta honen bidez, haurrek beste mundu batzuk ezagutu ditzakete eta informazioa erraztasunez jaso. Gainera entretenitzeko baliabide bat izateaz gain, kooperazioa bultzatu eta haurren portaera soziala hobetzeko balio du. Hala ere, honen kontsumismoa areagotu egin daiteke eta biolentzia imitatzera bultzatzen ditu haurrak.
Bideojokoei dagokienez, mesedegarria da begiaren koordinazio motorerako, memoria estimulatzeko eta kontrol pertsonalerako, baina batzuetan ez daude haien adinera egokituta eta portaera inpultsibo, agresibo eta indarkeriazkoak garatzera bultzatzen ditu haurrak.
Ordenagailuak eta internetak telebista bezala entretenitzeko eta informazioa bilatzeko baliabide bikaina izateaz gain, errendimendu akademikoa hobetzeko ere balio dute eta baita emergentzia baten aurrean lagungarria da, baina osasuntsuak ez diren portaerak edo drogekin nahiz pornografiarekin lotutako portaerak bultzatu ditzake. Gainera, esparru honetan sextinga ematen da, adin berekoen artean, eduki sexualak dituen argazki edo bideoen bidalketa hain zuzen.
Sare sozialei dagokienez, elkarrizketa eta kooperazioa estimulatzeko aukera ematen dute eta erreminta didaktiko gisa ere hartu daiteke. Hala ere, aurretik aipatutako IKTek bezala, ikasketei, irakurketari eta harreman intrafamiliarrei eskainitako denbora nabarmenki murrizten da eta higiene pertsonalean ere eragin negatiboa dute.
Esan beharra dago, arrisku nabarienetako bat segurtasuna eta pribatutasunarekin lotzen dela.
Horrez gain, ikteen erabilera horrek ciberbulling-a edota grooming-a bezalakoetara bultzatu ditzake gazteak, beste askoren artean. Gainera IKTek eduki ezegokietara sarbidea izateko erraztasuna ematen dute. Eduki ezegoki hauen artean pornografia, ikusentzuneko indarkeria, sektakeria eta antzeko mugimenduak, eta elikadura-nahasteak sustatzen dituzten web orriak aurki genitzake. Horrez gain, erabiltzaileak teknologiarekiko jarrera desegokia ere garatu dezake, adikzio nahasteak sortuz. Adikzio kontzeptu barruan era ezberdinak aurki ditzakegu: bideojokoei adikzioa, nomofobia ala mugikorrari adikzioa, internetari adikzioa ...

  • NOMOFOBIA, PHUBBING, CIBERBULLYING, SEXTING, HACKING, PHISHING ETA SNIFFING KASU BAT SORTU GERO GELAN AZTERTU AHAL IZATEKO.

Nomofobia
Mugikorrari adikzioa deritzo. Nomofobiak arazo soziopertsonalak eta familiarrak sortzen ditu. Hiru erabiltzaile mota daude: lehenengoak mugikorraren erabilera egokia egiten du, bigarrenak mugikorrari adikzioa dio baina ez da egoera honetaz ohartzen eta hirugarrenak mugikorrari adikzioa diola badaki baina ez du egoera hori aldatu nahi. Dependentziaren ezaugarriak: Mugikorra erabiltzeko desio etengabea,  humore aldaketak, arazoen aurrean konponbidea bilatzeko ezintasuna, etengabeko atentzioa, harreman sozialak mantentzeko ezintasuna…


Adibidea nomofobia: Aitor 17 urteko gazte bat da eta urte batetik bestera ikasketetan beherakada nabarmena izan du. Mugikorra ezin du gainetik kendu eta edozein soinu entzuten duela, segituan begiratzeko obsesioa dauka. Beraz, ikasten jartzen denean kontzentratzeko zailtasun nabaria du eta nonbait ahazten bazaio izugarrizko antsietatea sentitzen du. Lagunekin ere gero eta gutxiago ateratzen da eta haiekin dagoenean ia ez du hitz egiten, mugikorrarekin ibiltzen da. Gainera, insomnioa edukitzera ere iritsi da gaztea.


Phubbing
Guztiok edo ia denok geratu gara noizbait lagunekin… Inkonszienteki ez diogu gure alboan genuen pertsonari kasurik egin isilune ezeroso eta luzeak sortuz. Honi phubbing-a deitzen zaio, internetari adikzioa.
Kasu hauek larrienekin alderatuta ez dira kezkagarriak, baina teknologia berrien erabilera hazten doan heinean, bere ondorioak larrituz doaz.  
Eguneroko bizitzan eragin dezakeen arazo bat sor daiteke. Adibidez: familiako kideengandik aldendu etxean teknologia hauen gehiegizko erabileragatik, lagunekin gaudenean erlazioa galdu jarrera honek duen eraginagatik, eskola porrota eta sozializatzeko arazoak  etab.


Adibidea phubbing: Tabernan zaude beste lagun batekin eta bat-batean Instagrameko mezu bat iristen zaizu sakelakora. Orduan elkarrizketa eteten da, mugikorrari begiratu eta lagunaz ahazten zara nahiz eta segundo batez izan. Orduan beste lagun bati partekatzen diozu eta bidali orduko, beste mezu bat erantzuten ari zara. Ohartu orduko ordu erdi pasa da eta laguna nazkatuta aulkitik altxa eta badoa tabernatik.


Ciberbullyng
Cyberbullying-a teknologien bidez, akosatzeko edo eta mehatxatzeko informazioa eta komunikazioa erabiltzeari deritzo. anonimotasunak errudun sentitze hori gutxiagotu egiten du ondorioak eragiten direnean. Horrez gain, ciberbullyng-a sustatzeko ez da beharrezkoa eta honek edozein pertsonaren esku jar dezake fenomeno hau.


Adibidea ciberbullying: Ane, 15 urteko gaztea, etxera iristen den bakoitzean klaseko zenbait kideetatik mehatxuak jasotzen ditu. Hasieran, egoera klase orduetan ematen zen baina orain sare sozialen bidez ere ematen da. Egunetik egunera mezu iraingarriak handitu egiten dira bai whatsapp, instagram, twitter bidez.   Ane geroz eta okerrago sentitzen da, ikasketetan errendimendu kaxkarra du, etxean dagoenean ez da logelatik irteten eta ia ez du bere gurasoekin hitz egiten.


Sexting
Sare sozialen bitartez eduki sexuala bidaltzean datza. Gazte askok sextinga ligatzeko praktika bezala erabiltzen dute. Askok boluntarioki argazkiak bidali egiten dituzte eta beste askok xantaien menpe. Argazki, bideo … horiek sarean zehar zabaldu egiten dira. Biktimek asko sufritzen dute, izan ere, umiliazio publikoak jasaten dituzte. Gainera, trastorno emozionalak edota suizidioa eragin dezakete.


Adibidea sexting: Bost hilabete pasa ziren Pantxo eta Peio elkarrekin gelditzen hasi zirenetik, Pantxo oporretara joan zenean Whatsappetik hizketan zeudela Peiok asko faltan botatzen zuela esan zion eta bere argazki bat bidaltzeko, elkarrizketak aurrera jarraitu ahala Pantxok argazkiak bidaltzen jarraitu zuen, baita eduki sexualeko argazkiak ere. Bi hilabete beranduago, Pantxok harremana amaitu zuen; haserre bizian Peiok Pantxok bi hilabete aurrerako oporretan bidalitako argazkiak zintzilikatu zituen sarean, euren ezagun guztiek ikusi ahal izateko. Bi urte beranduago Pantxok psikologoetan jarraitzen du jasandako egoera gainditu nahian.


Hacking
Infrakzio hau egiten duten adingabeei sekretuen jakinaraztea, kalte informatikoak, estafak eta mehatxuak leporatzen zaizkie. On-line egiten dituzten eraso hauen bidez, adingabe hauek web kamerak manipulatzeko gaitasuna dute.
Beste kasu batzuetan, adingabeek beste pertsona batzuen emailak hackeatzen dituzte, kontua bereganatuz eta pertsona horren kontaktuekin hitz egitera iritsiz. Horrela, hackingaren bitartez adingabeek beste pertsona baten identitatea lapurtu egiten dute.


  Adibidea hacking: Mikelek ordu ugari ematen ditu ordenagailuko pantailari begira. Horietako batean kafetegi batean dagoela wifi publiko bat eratzen du. Zenbait pertsona konektatu ostean Mikelek pertsona bat aukeratzen du eta pertsona horren smartphonean sartzen da informazio guztia lapurtuz. Informazio horrekin bankuko konte korronteko diru guztia ateratzen du.


Phishing
Teknika honen bidez ziberkriminalak informazio konfidantziala bereganatzeko erabiltzen dute (hala nola, pasahitzak, informazioa kreditu txartela bati buruz, banku-informazioa...).
Ciberkriminal gazte batek, phisher kid deiturikoa, se hace pasar por una persona o empresa de confianza en un aparente comunicado oficial, por lo común vía correo electrónico, o algún sistema de mensajería instantánea o incluso utilizando también llamadas telefónicas.
Los daños oscilan entre la pérdida del acceso al correo electrónico a pérdidas económicas sustanciales de terceros


Adibidea phishing: Egun batean, zure mugikorrarekin zaude eta bat-batean ailegatzen zaizu SMS bat. Ez dituzu inoiz SMSak jasotzen, baina gaur telefono konpania bat mezu bat bidali dizu esanez opari bat irabazi duzula. Beraz, irekitzean telefono zenbaki bat ematen dizu eta azaltzen dizu telefono horri deitu behar diozula zure saria jasotzeko.Deitzean eskatzen dizute zure datu banku-transferentzia bat egiteko, halatan, datuak ematen diozu. Hurrengo egunean, zure kontu bankarioa begiratzean ikusten duzu 300€ gutxiago dauzkazula.


Sniffing
Sare baten trafikoa osatzen duten sistema guztietan jarduten duten shareware aplikazioen bidezko teknika da, adibidez beste erabiltzaile batzuekin eta ordenagailuekin ematen den elkarrekintza da. Sarearen bidez bidaiatzen dituzten datu-paketeak harrapatu, interpretatu eta gorde, ondoren hauek aztertuz (pasahitzak, posta elektronikoak, banku-xehetasunak ...).
Informazioaren lapurreta segurtasunarekiko mehatxu larria da, ez bakarrik gailu mugikor batena, bai eta sare oso batena ere.


Adibidea sniffing: Carlos, 16 urteko gazte bat, beti ordenagailuarekin dabil programa eta aplikazio berriak instalatzen eta probatzen. Asko gustatzen zaio informatikaren mundua. Egun batean programa berri batekin topatzen da, “CaptureNet” deitzen dena, eta erabiltzen ikasten du. Erabiltzean ikusten du nola funtzionatzen duen eta praktikan jartzen du. Hasi zen bere lagunen pasahitzak gordetzen broma bat bezala, baina egunak pasa ahala beste jendearen informazioa lapurtzen hasten da.

  • ZER GOMENDATUKO ZENUKETE HEZKUNTZAN PREBENTZIO GISA?
1. Gurasoekiko lankidetza bultzatu eta haiekin harremanetan egon.
2. Segurtasunaren inguruko arriskuez hitz egin gazteekin eta sare sozialen bidez haien intimitatea inbaditua izan daitekeela kontzientziatu eta horretarako bizitza errealeko egoerak erabili, beraiek konponbideak bilatzeko.
3. Arazorik egongo balitz ahalik eta azkarren detektatzea ondo tratatu ahal izateko.
4. Tentuz maneiatu sare sozialetan partekatzen dugun informazioa.
5. Jende ezezagunarekin informazioa partekatzea saihetsi.
6. Haurren interes kulturala bultzatu (antzerkia, zinea, irakurketa…).



2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

5. KONPETENTZIAK LANTZEN III (IKTEEN ERAGINAK)

Azkeneko klasean, ikteek guregan duten eraginei buruzko zenbait bidio eta irratsaio entzun ditugu eta ondoren galdetegi bat erantzun behar izan dugu, gure iritzia jasotzen duelarik gai honen inguruan. Hona hemen galderak eta erantzunak:

  • ZUEN ARGAZKIAK IGOTZEN AL DITUZU SARERA? ZERGATIK?
Txikiagoa nintzenean igotzen nituen, baina gaur egun ez. Ez zaidalako gustatzen jendeak nire bizitzaz jakitea, soilik nire ingurukoek eta haiek ezagutzen naute inongo argazkirik igo beharrik gabe.

  • ZUEN GURASOEK IGO AL DITUZTE EDO IGOTZEN AL DITUZTE ZUEN ARGAZKIRIK SAREAN ZUEN BAIMENIK GABE? 
Nire gurasoetatik aitak bakarrik dauka sare sozialen bat baina ez du gure argazkirik igotzen, soilik bereak.

  • EZAGUTZEN AL DITUZU DAKARTZAN ARAZOAK?
Ciberbullinga badagoela badakit, zure argazkiak edozeinek erabili ditzakeela, baita adikzioak sor ditzakeela ere. Hala ere, kontziente naiz  beste izugarri ekar ditzakeela.

  • ZUK ZEIN ADINEKIN IZAN ZENUEN ZUEN LEHEN MUGIKORRA EDO/ETA SMARTPHONA? NORK EROSI ZIZUN? ESKATU AL ZENUEN?
Erabiltzen nuen lehen mugikorra amarena zen, ez dut ondo gogoratzen ze adinetan izan zen baina 12 urte izango nituen gutxi gora behera. Hala ere, ez zen smarthphona, tekla ugari zituen eta ez nuen sarera sartzeko aukerarik.  Ez nuen eskatu, baina bizia herri batean egiten dut (bertan ikasi, lagunak, familia…) eta beste batean bizi naiz, beraz, gurasoekin kontaktuan egon beharrak bultzatu zien gurasoei mugikorra ematera.
Lehen smarthphona 13 bat urterekin erosi zidaten eta nik eskatuta izan zen, garai haietan mugikor taktilak ateratzen hasi zirelako eta whatsappa ere gero eta jende gehiago erabiltzen hasi zelako pixkanaka.

  • ZERTARAKO ERABILI NAHI ZENUEN?
Gure garaian oraindik teknologia ez zegoen hain aurreratua eta beste baliabide batzuk erabiltzen genituen kontaktuan egoteko, etxeko telefonoa edo aurrerago ordenagailuan zegoen messenger programa. Hala ere, ama edo aitari deitzeko soilik erabiltzen nuen nire lehenengo sakelekoa.

  • USTE AL DUZU EGOKIA IZAN DELA ETA ONURAK IZAN DITUELA ZURE BIZITZAN? ZERGATIK?
Puntu bat arte egokia da, lagunekin geratu edota familiarekin errazago hitz egiteko aukera eman didalako, baina egia da kontrol gehiegi sorrarazten duela eta gabe egoteak ezinegon apur bat ere sortu izan didala, adibidez noizbait etxean ahaztu  izan bazait. Gainera, ikasteko garaian ere, soinuren bat egiten badu edo ondoan badaukat, begiratzeko gogoa sartzen zait eta horrek deskontzentratu egiten nau.

  • ZENBATERO ERABILTZEN ETA BEGIRATZEN DUZU MUGIKORRA EGUNEAN?ZERGATIK?
Denbora luzez erabiltzen ez dudan arren, askotan begiratzen dut, 10 aldiz baino gehiago. Whatsappa edukita, uneoro mezuren bat jasotzen dudalako, interneten edozein gauza begiratu nahi izaten dudalako (korreoa, informazioren bat…), ordua ere mugikorrean bertan begiratzen dudalako (jada ez dut erlojua erabiltzen) eta musika ere bertatik entzuten dut normalean.

  • ADIKZIO KASURIK EZAGUTZEN AL DUZU ZURE INGURUAN?
Nire inguruan ez dut adikzio kasurik ezagutzen baina ingurukoek sare sozialak gehiegi erabiltzen dituztela iruditzen zait, baita mugikorraz oso pendiente daudela ere.

  • ZURE KASUAN, USTE AL DUZU MUGIKORRARI EDOTA INTERNETERI DEPENDENTZIA DIOZULA? ZERGATIK?
Egia esan dependentzia apur bat badudala uste dut, gehiegi ez den arren. Lehen esan bezala, gabe egoteak nolabaiteko ezinegona sorrarazten didalako eta egunean askotan erabiltzen dudalako.

  • GEHIEGIZKO ESTIMULAZIORIK DUEN HAURRIK IKUSI AL DUZUE? ZEIN ADINEKIN? EGOERA DESKRIBATU
Momentuz, ez dut horrelako kasurik ikusi.

  • “TXUPETE TEKNOLOGIKOAREN” ALDE EDO KONTRA ZAUDE? ARRAZOITU ERANTZUNA
Kontra nago eta gaur egun haur asko ikusten ditut haien gurasoen mugikorrarekin jolasean edo marrazki bizidunen bat ikusten  adibidez trenean, hauek lasai lasai joan daitezen. Bestalde, egia da gero eta lehenago hasi direla erabiltzen haurrak mugikorra, interneta edota sare sozialak eta behin haurren bat hasten bada bere lagunak ere nahi izaten duela. Ez badu, arraroa sentiaraziko du ez edukitze horrek, beraz, nire ustez guraso asko ia behartuta daude haurrari teknologia hori eskaintzera.

  • ZEIN ONDORIO EKAR DITZAKEELA USTE DUZU?
Aurretik aipatu bezala, dependentzia, adikzioa, gabe egoteak sortzen duen ezinegona, haurrak ez dira berdin sozializatuko eta ikasketetan ere eragin nabarmena izan dezakeela uste dut.

  • OINARRIZKO HEZKUNTZAN (IKASTOLAN) TELEFONO MUGIKORRAK DEBEKATUKO ZENITUZKE? ZERGATIK?
Oraindik ez nuke jakingo zer erantzun. Aurrez aurre ikusi nahiko nuke gaur egun egoera nolakoa den eta hortik aurrera erabaki bat hartuko nuke. Hala ere, gehiago nago debekatzearen alde. Gainean eramatea agian utziko nuke, baina eskolan egon bitartean itzalita eta gordeta edukitzea.


HAUSNARKETA:
  • ESATEN DENAREN INGURUAN ZER IRUDITZEN ZAIZU DEIGARRIENA? ZERGATIK?
Argi dago baliagarria den arren arazo asko sortu dezakeela teknologien erabiltze masibo horrek, baina gaur egun bizi garen gizartea informazioaren gizartea izanik eta egoera ikusita,  oso zaila izango dela erabilera hori erabat murriztea.
Txupete teknologikoarenak ere atentzioa deitu dit eta orain arte agian ez nintzen oso kontziente horretaz baina pentsatzen jarrita, horrelako egoerak ikusi ditudala konturatu naiz. Adibidez trenean asko ikusten ditut umeak gurasoen mugikorrarekin jolasean edota zerbait ikusten guztiz entretenituta eta zintzo egiten direlarik

  • ADOS AL ZAUDETE ESATEN DENAREKIN? ZEIN ALDERDITAN ETA ZERGATIK?
Aurretik aipatu bezala, ados nago gehiegi erabiltzen ditugula sare sozialak eta interneta eta haurrak gero eta lehenago hasten direla erabilera ematen, baina aurreko erantzunean oinarrituta, zaila ikusten dut egoera aldatzea, inguratzen gaituen gizartearen ezaugarrietako bat abiadura delako eta beraz, gauza berri asko produzitzeko kapazitatea dagoelako oso denbora gutxian.

  • ZUEK ZEIN IRTENBIDE SORTU EDO ERABILIKO ZENITUZKETE SARE SOZIAL ZEIN INTERNETEKIKO ADIKZIOA EKIDITEKO?
Adibide batzuk:
1. Interneten eta sare sozialetan ibiltzeko denbora murriztu.
2. Beste jarduera batzuk bilatu, horietatik pixka bat aldentzeko (kirola, dantza, kantua…).
3. Beste gauza garrantzitsu batzuei lehentasuna eman eta horiek bukatu arte ez erabili eta interneta erabiltzekotan jarduera horiek gauzatzeko erabiltzea soilik (ikasketak edota lana).
4. Lagunekin irten eta horiekin egon bitartean ez erabili.
5. Sare sozialetarako sarbidea adin txikikoei debekatzea.